Miren Itxaso Díaz de Alda, Galdakaoko Udal Liburutegiko liburuzaina 21urtetan. Gauza askoren artean, Irakurketa kluba zuzentzen du Miren Itxasok, eta bihotz-bihotzez burutzen du bere afizioa.
S: Zer da Irakurketa klub bat?
Miren Itxaso: Irakurketa klub bat pertsonen taldea da aldez aurretik adostu duten liburua irakurri eta nizean behin biltzen dena. Biltzen direnean, komunean jartzen dira alderdi literarioa eta liburuaren edukia komentatzeko.
S: Noiztik dago lanean GALDAKAOkoa eta nolatan sortu zen ideia?
Miren Itxaso: Duela sei urte, gutxi gorabehera. Herriko bi egileren liburuak aurkeztu eta gero (Ane Ariznabarretak idatzitako Poelatos eta Octavio Fernández-ek idatzitako En las zarzas del camino) mota honetako ekintzei jarraipena ematea pentsatu nuen, hurrengoetarako ere irakurketak deituz.
Irakurzale amorratu taldea batu zen eta, ondorioz, taldearen hasierako ardatza sortu zen, pixkanaka-pixkanaka handituz joan zena.
S: Zeintzuk dira taldearen helburuak?
Miren Itxaso: lehenengoa eta oinarrizkoena irakurzaletasuna bultzatzea da. Zure burua gehienek aukeratu duten liburua irakurtzera(beharbada zure kontura inoiz irakurriko ez zenukeena) "behartzeak" zure irakurketen esparrua zabaldu egiten du eta egile eta literatura estilo berriak zabaltzen dizkizu.
S: Zenbat lagun joaten dira?.
Miren Itxaso: Aldakaorra da partaideen kopurua. Bilera bakoitzean lagun berriak daude eta ausentziaren bat ere. Baina laburtu behar izanez gero, batezbestekoa hamabost lagunena da, eta horietatik hamar beti datoz.
Hasieran beldur nion jendeak uko egiteari . Gaur egun, deialdi xumeenak ere denak ilusioz etortzea lortzen du. Hileko azken asteartean biltzen gara, 20:00etatik 21:00etara.
S: Zer-nolako jendea etortzen da?
Miren Itxaso: Ez dago aurrebaldintzarik inorentzako. Adin eta kultura maila ezberdineko lagunak datoz. Guztien arteko lokarri bakarra irakurzaletasunagatik duten maitasuna da. Animatzen diren guztiak ongi etorriak dira eta berotasunez hartuko ditugu taldearen barruan.
S: Zein da moderatzailearen lana?
Miren Itxaso: Garrantzitsuena proiektua martxan jarri eta taldea antolatzea izan zen. Gero, nire lana hurrengo irakurtaldirako liburua proposatu eta bileretan interbentzioen txanda zaintzea izan da. Egia esan, beharrezkoa ere ez da izaten askotan, interbentzioak berez egiten baitira eta ez da moderatzailerik behar.
S: Zer azpimarratuko zenuke irakurketa klubaren inguruan ?
Miren Itxaso: Taldeko partaideek erakutsi duten interesa eta irakurketa bakoitzera huts ez egiteko duten ilusioa. Iritziak ematerakoan duten bat-batekotasuna eta bakoitzaren aportazioen kalitatea. Saio bakoitzaren ostean taldekide guztien artean sortu den adiskidetasun itzela.
Adiskidetasunak ez du esan nahi itxi egin garenik, lagun berriei besoak zabalik dagoen taldea gara.
Herriko kultura-maila handitzeko modua dela uste dugu, denen onurako. Izan ere, kultura gehiago badago, elkarbizitza ere hobea da.
S: Zer-nolako ekintza paraleloak egiten dituzue?.
Miren Itxaso: Irakurketak egiteaz aparte, egileak ere ekarri ditugu, euren lana eta iritziak gurekin konpartitzera. Hor ditugu Toti Martínez de Lezea, Antonio Villanueva Edo, Amado Gómez Ugarte, Maximiliano Tonelli, Cirilo Dávila... Hauetako aurkezpen batzuetan, ehun lagunetik gora etorri dira.
Ez bakarrik narratibak, poesiak ere interers handia sortu du (Blanca Sarasua, Carmen Martínez, Octavio Fernández...)
S: Zer esn du jendeak poesia liburuak direla eta?
Miren Itxaso: Pozik hartu dugu hain minoritarioa den gai batek, poesiak alegia, sortu duen interesa, irakurketa hauetara narratibakoetara adina jende joan baita. Egia bada poesiak giza-arimako onena gordetzen duela, badirudi irakurketetara doazenek hori konpartitzen hasi direla.
S: Zeintzuk dira irakurri dituzuen liburuak?
Miren Itxaso:
Ensayo sobre la ceguera. Jose Saramago
El camino. Miguel Delibes
Almas grises,
Pedro Páramo. Juan Rulfo.
El cartero de Neruda, Antonio Skarmeta.
El túnel. Ernesto Sabato.
El amor en los tiempos del cólera. Gabriel García Márquez.
El árbol de la ciencia. Pio Baroja.
Sostiene Pereira. Tabucci
Las uvas de la ira. John Steinbeck.
La tregua. Mario Benedetti.
La lluvia amarilla. Julio Llamazares.
Mañana en la batalla piensa en mi. Javier Marias.
Brooklyn Follies. Paul Auster.
La metamorfosis. Kafka
El jinete polaco. Antonio Muñoz Molina.
Ultimas tardes con Teresa. Juan Marsé.
La casa de los espíritus. Isabel Allende.
S: Zein da momentu honetako balantzea?
Miren Itxaso: Sekula ezin zara konforme egon. Bidea luzea da oraindik ere baina begibistan daude lortu diren emaitzak. Taldekideen iritziek eta babesak asko aberasten dute bakoitzak aldez aurretik irakurri dezakeena.
S: Pozik zaudela ematen du, irakurketa klubean lortu duzuenarekin.
Miren Itxaso: Hala da, beti da pozgarria egiaztatzea norberak jarritako ilusioak bat datozela talde handi bateko partaideen ilusioekin. Bide oparo hori ibiltzen jarraitzeko animoa eta akuilua dira.
Eskerrik asko Miren Itxaso.
Miren Itxaso Díaz de Alda, bibliotecaria del Ayuntamiento de Galdakao, nos habla del club de lectura del que forma parte.
SASOIAN Galdakaoko Udaleko Langileon aldizkaria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario