BISITARIAK

2010-08-04

Oizen lapiazak eta itsasoan erbiak

Bihar uztailak 10, Kristobal Deunaren eguna ospatuko da Oizen. Oiz tontorra Bizkaiko Sinklinorioren gainik altuena dugu (1.026 metro). Oiz mendilerroa, eta Urkotik Punta Galeara doan hareharrizko multzo osoa, hirugarren arokoa da, zehatzago esanik, eozeno garaikoa.

Galderatxu bat:

Oizen lapiazak egon daitezke?


Agur bero bat.
Erantzuna jakin nahi baduzue beheko "informazio gehiago" esteka sakatu.


Oiz eta lapiazei buruzko galdera erantzutera goaz. Euskal mendietako modelaketarik garrantzitsuena karstikoa dugu, kareharrietan ematen dena. Lapiazak modelaketa mota honetan ohizko egiturak dira. Orduan, Oiz hareharrizko materialekin eratuta dagoenez, han lapiazak egotea ezinezkoa da.

Gure mendietan kareharrizko materialak oso ugariak dira, baina material granitikoak urriak dira. Zein da euskal mendigune granitiko bakarra?

a) Urbasa.

b) Aiako Harria.

c) Kodes.


Agur!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario